eus

Logo Wedo

WeDo
We
De WeDo

WeDo esperientzia luzeko Arkitektura, Diseinu eta Interiorismo estudioa da. Zure eskura, bere sormen eta profesionaltasun guztia jartzen ditu. Gure ezaguera teknikoen bidez, zure beharrei erantzuten diegu, betiere, zure nahiak burutu eta ideiak gauzatzeko helburuaz. WeDo-n, zure proiektuko aukera desberdinen artean gidatzen zaitugu, poztuko zaituen konponbidea aurkitu arte. Zu asetzea, gu asetzea da. Zugatik.

Contacto Arquitectura

info@wedoarquitectura.com

686·658·986 / 699·903·192

InstragramLinkedIn

Iñaki Beistegui

Metodiko eta abenturazale. Arazo-murriztaile eta oztopo-apurtzaile. Arkitekturan eta hirigintzan esperientzia zabalekoa, azkartasun eta zuhurtziaz, arazo guztietarako konponbide eraginkor eta bideragarriak topatzen dituena. Arkitektura, afizioz eta ofizioz. Zure ideia, berea ere izango da, eta, zuk irribarrea ahoan irudikatu arte, golkoan eramango zaitu beti.

Iñaki Beistegui

Zorrotza eta xehekaria. Ideietan saiatua da, artisau baten pasioaz. Arkitektura, eraikuntza, diseinua… Bere esperientzia profesionala oso alor desberdinetan hedatzen da, lan-mahaitik lan-gunera etengabe salto eginez, sormen balio-aniztuna beti proiektuaren urrats bakoitzean proposatuz. Zure proiektua bere erronka berria ere bada, bere energia eta bere ardura bertara zabalduko duelarik.

wedo- simbolo-equipo

Ez gaude bakarrik. WeDo-n konfiantza osoko profesional eraginkorrekin lan egiten dugu, gure mugak zabaldu eta konponbiderik onenak eskaintzea baimentzen digutelarik.

WeDo Arquitectura
WeDo Arquitectura
WeDo Arquitectura

WeDo Arquitectura
WeDo Arquitectura
WeDo Arquitectura

TuTerreno

Aukeran dituzun edo gogoko dituzun alternatibentzat posibilitate urbanistiko sorta zabala eskaintzen dizugu. Zure ideia eta lursailaren mugetara egokitzen ditugu, espazioaren ezaugarriak optimizatuz. Zure lekua aurkitzera lagundu ahal dizugu, eta zure beharretara egokitzen diren aukera onenean aholkatzen zaitugu ere.

Hirigintza, aldaketak, birpartzelazioak, eraikigarritasuna, aholkularitza…

Terreno

TuCasaNueva-Wedo

Istorio guztiak topaketa batez hasten dira. Zu zure proiektuko atea zara. Konta ezazu zure ideia, zer bilatzen duzun, zer nahi duzun, nola nahi duzun… Zu ezagutzea eta zu entzutea oso garrantzitsua da guretzat. Zure zerbitzura gaude, zure ametsa egia bilaka dadin. Eta ez badakizu zer, ezta ere nola… lasai. Hori gure lana da. Proiektuko etapa guztiak garatzen ditugu, zure espazioko giltzak zuri eman arte, eraginkor, eroso eta zure izaeraz hornitutakoa den hori. Zure gustura, gure ezagutzaren bidez.

Etxebizitza: mendian, herrian, hirian, familia bakarrekoa, kolektiboa…

Casa

TuCasaRenueva

Guztiok zahartzen eta hondatzen gara. Etxeak ere. Zure errealitate pertsonala aldatu da eta jada beharrak ez dira berberak. Ez kezkatu. WeDo-n zure etxea berriro senti dezazun laguntzen dizugu. Onura handiak ematen dituzten aldaketa txikiak egin ditzakegu. Berriro hutsetik hasi eta zure espazioaren aukerak birdimentsionatu, eta bere bertute guztiez berriro goza dezazun, erabateko buelta eman dezakegu ere.

Erreforma integralak, birgaitzea, home staging, erreforma espresa, berritzea…

Renueva

TuNegocio

Seguru zure negozioaren itxura garrantzitsua dela zuretzat… baina zure bezeroentzat, are gehiago! Zure lokalean sartu bezain laster, eroso senti daitezela lortuko dugu, zure espazioak sentsazio ona, plazer eta satisfakzioa transmititu dezan. WeDo-n zure irudi korporatiboa, zure marka, zure merkataritza-nortasuna, potentzialtasuna garatzen lagunduko dizugu. Interiorismoa, bisuala-marketina, grafismoa… Zure negozioa inguratzen duen guztiak sinergiak biderka ditzala eta era praktiko eta koherentean funtziona dezala lortuko dugu.

Merkataritza, ostalaritza, bulegoak…

Negocio

TuPapeleo

Ziurtagiriak, lizentziak, baimenak, ikuskapenak, txostenak… Ez zaitez kezkatu, guk ere lan hauek gara ditzakegu. Behar dituzun kudeaketa tekniko eta burokratikoko behar guztiak egiten ditugu. Izapide guztiak. Gainera, zure obran posible diren diru-laguntza guztiak eskuratzen lagunduko dizugu, zure proiektua gauzatzeko bidea optimizatuz.

ITE, CEE, diru-laguntzak…

Papeleo

ZUREGATIK EGITEN DUZU